XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

AROZTEGIA

Eskolatik jalgi eta egun batez, bide bazterrean, kanibet eta haixtur xorroxten ari zen gizon bat hatzeman ginuen.

Xamar urdin bat haizeak hantzen ziola, errota handi bat zangoaz itxulikaraziz, ura eta pindarra nahasiz, begiak lanetik baztertu gabe ari zen.

Noiztenka, xorroxtu kanibet aho bat erriaz perekatu eta bilo ondo hori bat errotik ateratzen zuen, bi errien artean atxikiz inguruan zauden haurreri erakusten, erranez: - So egizue huni!.

Eta... brixt!, kanibetaz bilo ondoa mozten.

Holako ikusgarri bat bakan gertatzen zitzaikun, bainan eskola bidean ez nuen abusagai eskasik: eskola ondoan Elixabehereko aroztegia, eta hango hiru aita-semeak ari behi ferratzen edo errota ferratu bati ur botaka.